X. SAN BALENTIN BERRIO-OTXOA
XAKE-PARTIDA AZKARREN LEHIAKETA
ELORRIOn 2011ko uztailaren 9ean
San Balentin Berrio-Otxoa xake lehiaketaren PALMARESA


X. SAN BALENTIN BERRIO-OTXOA

Zaldi Baltza xake taldeak antolatu eta Elorrioko Udala, Mendraka Txakolina, Euskadiko Kutxa, Iturrizoro eta la Caixaren babesarekin egindako lehiaketa

    TALDEKAKO XAKE AZKAR LEHIAKETA    -     ELORRIO, 2011-VII-9

PORTUGALETE GARAILE
Artengoan ere berdintasun handia izan dugu eta azken txandan erabaki da

Azkenean 15 taldek parte hartu dute Zaldi Baltza xake taldeak antolatutik uztailaren 9an jokatu zen Elorrion X. San Balentin Berrio-Otxoa, taldekako xake azkar lehiaketan.

 

Logroņoko SAL taldea hasieratik lehen postuan jarri da eta Abadiņoren baimenarekin sailkapenaren buruan izan da 12. txandaraino. Baina txapelketa errixoarren eta abadiņarren arteko kontua izango zela zirudienean, Portugalete puntu asko lortzen hasi da lehiaketaren erdialdean. Azken txanparako galduta zeukaten aldea berreskuratzea lortu dute portugaletearrek. SAL taldeak azken hiru txandatan puntu gutxi lortu zituen eta azken txanda jokatzeko zegoela Abadiņo zegoen sailkapenaren buruan 41 punturekin eta bigarren Portugalete 40,5 punturekin, SAL ostera 38,5 punturekin ia ezinezkoa zuten lehen postua eskuratzea.

Azken txandan Abadiņon 3-1 irabazi zuen, baina Portugaletek 4-0 irabazi zuenez ezkerraldekoek lidergoa eskuratu zuten azken txandan. Lehen aldiz Portugaletek lortu du San Balentin Berrio-Otxoa xake lehiaketa irabaztea.

argazki guztiak HEMEN - photos - pics 

Sailkapena

1.- Portugalete 44,5
2.- Abadiņo 44
3.- Zornotza 40,5
4.-
SAL (La Rioja) 39
5.-
Zaldi Baltza (Elorrio) 36,5
6.- Zuri-Baltza (Bilbo) 35,5
7.- Salcedo (Cantabria) 35
8.- C.C.Castreņo 27
9.- Eibar 24,5
10.- Durangoko Gazteak 20
11.- Ondarroa 17,5
12.- Elorrio B 17,5
13.- Larrasoloeta 14,5
14.- Santikutz (Legazpia) 14
15.- Bergara 12

 


Lehiaketa jokatu aurreko kronika:

   X. San Balentin Berrio-Otxoa taldekako xake azkar lehiaketa uztailaren 9an, zapatua, arratsaldeko lauretan hasita jokatuko da Elorrioko Gernikako Arbola plazan. Zaldi Baltza xake taldeak gonbidatutako 15 talde federaturen partehartzea espero da. Talde hauek Durangaldea (Elorrioko Xake Eskola eta Zaldi Baltza taldeak, Abadiņo, Durango eta Zornotzako talde bana), Bizkaia, Gipuzkoa, Nafarroa, Araba, Errioxa eta Kantabriatik etorriko dira.


Partidak bost minututara jokatuko dira, ikuslearentzako xake modalitate ikusgarriena delarik, imaginatu ezineko abiaduran, 10 minututan partida bukatuta dagoelarik. Lehiaketaren ondoren lagunarteko afaria izango da Pitxar elkartean, Iturrizoro Elorrioko elkarteartearen laguntzarekin. Ondoren sari banaketa izango da, eta bertan lehen hiru postuetan sailkatutako taldeei garaikurra emango zaie. Era berean, lehen lau postuetan sailkatu diren taldeetako kideei Mendraka Txakoli boteila bana emango zaie, Elorrioko Mendraka Txakolina upategiak oparituta.

Euren partehartzea konfirmatu duten taldeak hauek dira:

Zaldi Baltza (Elorrio)
Elorrioko Xake Eskola

Club Ciclista Castreņo (Castro Urdiales)
Abadiņo X.T.
C.D. Eibar

Santikutz (Legazpia)
Portugalete
Zuri-Baltza (Bilbo)

Ondarru

Zornotza
Durangoko Gazteak

Larrasoloeta (Durango)

Salcedo (Cantabria)

Bergara

Socidad Ajedrecistica Logroņesa (Errioxa)


Jokalekua: Herriko Plaza, Data: 2011ko uztailak 9, Hasiera-Ordua: 16:15

Taldeen konfirmazioa eta alineazioak: 16:00 - 16:15

Lehiaketa mota: 4 jokalariko taldeak, talde guztiak beste guztien kontra
Erritmoa: jokalari bakoitzak 5 minutu izango ditu partida bakoitzerako
Partaidetza: partaideak antolakuntzak gonbidatzen ditu, ez da beraz lehiaketa irekia
Antolatzaileekin harremanetan jartzeko idatzi zaldibaltza@gmail.com emailera