III. SAN BALENTIN BERRIO-OTXOA
XAKE PARTIDA AZKARREN LEHIAKETA
ELORRIO, 2004/VII/3
gonbidapena ikusteko
sakatu hemen
Argazki gehiago
Atzera Aurreko ekitaldiak
Uztailaren 3an, Elorrioko Udalaren babesarekin, eta Euskadiko Kutxa eta Iturrizororen laguntzarekin, Zaldi Baltza Elorrioko Xake Taldeak III. San Balentin Berrio-Otxoa xake partida azkarren lehiaketa antolatu du.

Bizkaia, Gipuzkoa, Araba, Errioxa eta Kantabriatik etorritako 14 xake taldek parte hartu zuten eta partaideen arteko adiskidetasuna eta kiroltasuna nagusi izan ziren.

Lehiaketan izandako joko maila altuaren adierazle da  sailkapeneko lehen postuetako berdintasuna, adierazgarria da lehen eta laugarren postuen arteko diferentzia puntu t'erdikoa izan dela.

Lehiaketako garailea ERMUTARRAK xake taldea izan da 40,5 punturekin, eta ZALDI BALTZA ELORRIOko xake taldea 39 punturekin 4. postuan sailkatu da.
Aipatzekoa da lehiaketako lehen tablero honena Zaldi Baltzako Iņigo Axpe elorriarra izan dela 11,5 punturekin (11 garaipen, berdinketa 1 eta galdutako 1).
Portugaleteko lehen tableroak, Ayestak, eta Zornotzakoak, Ariasek ere lan bikaina egin dute, bakoitazak 10,5 puntu lortu dituelarik. Eta S.A.Logroņesako lehen tableroak: Errioxako txapeldun den Diego Lorenteren lana ere bikaina izan zen 10 punturekin.

ZALDI BALTZA ELORRIO A taldearen partaideak hauek izan ziren:
1- Iņigo Axpe 11,5 puntu
2- Alberto Sardon 7,5 puntu
3- Eduardo Sardon 11 puntu
4- Jon Regillaga 9 puntu

SAILKAPEN OROKORRA
1- ERMUTARRAK 40,5
2- ZORNOTZA 40
3- FOMENTO-BERAUN (Errenteria) 39
4- ZALDI BALTZA A (Elorrio) 39
5- PORTUGALETE 35
6- S.A.LOGROŅESA 33
7- ARRASATE 31,5
8- EIBAR 26
9- CASTRO 19,5
10- JOKIN ERDOZIA (Lekeitio) 14,5
11- ABADIŅO 14,5
12- GETXO 14,5
13- LAUDIO 11
14- ZALDI BALTZA B (Elorrio) 6
KRONIKA LOGROŅO
ANBOTO astekarian 2004-7-2
KRONIKA Gipuzkoako
xake federakuntza
KRONIKA ajedrezvasco
KRONIKA GARA
KRONIKA C.D. EIBAR
KRONIKA C.A. PORTU
Euskalbanner