V. SAN BALENTIN BERRIO-OTXOA
XAKE-PARTIDA AZKARREN LEHIAKETA
ELORRIOn 2006ko uztailak 8an |
ANBOTO 2006-VII-6: Logroñori lekukoa hartzera, San Balentin Berrio-Otxoa sarian GARA 2006-VII-7: Una veintena de equipos en San Valentín Berrio Otxoa de Elorrio Hemen sakatuta dituzue erral-ek ataratako argazki guztiak. Eskerrik asko erral! GARA 2006-VII-13: Zaldi Baltza vence en su torneo de San Valentín Berrio-Otxoa ANBOTO 2006-VII-13: Historiako urterik onena borobildu du Zaldi Baltzak
V. SAN BALENTIN BERRIO-OTXOA: ZALDI BALTZA TXAPELDUN Zaldi Baltza xake taldeak antolatu eta Elorrioko Udala, Mendraka Txakolina, Euskadiko Kutxa, Iturrizoro eta la Caixaren babesarekin egindako lehiaketa TALDEKAKO XAKE AZKAR LEHIAKETA - ELORRIO, 2006-VII-8 Bosgarren ediziorarte itxaron behar izan dogu gure xake lehiaketa irabazteko. Berdintasun handia egon da sailkapeneneko goiko aldean hasieratik, esaterako, 12. txanda jokatu ondoren, beraz lehiaketa bukatzeko 3 txanda besterik gelditzen ez direla Zaldi Baltza A taldea geunden lidergoan 31,5 punturekin Villalbako taldeari 2,5-1,5 emaitzarekin garaitu ondoren, eta hiru puntu edo gutxiagora 5 talde genituen lehen postua eskuratzeko lehian: Portugalete 30,5 punturekin; SAL 30ekin; ADCVillalba 29,5rekin; Zuri-Baltza 29rekin eta Abadiño 28,5rekin. Beraz, sailkapena estu-estu zegoen goialdean. Oraingoan, Zaldi Baltzak ez zuen parkatu 13. eta 14. txandatan, eta Tolosa eta Castroko taldeak 4-0 emaitzarekin garaitu ondoren bigarren postukoei ataratzen genien abantaila handitzea lortu genuen. Abadiñok eta ADCVillalbak Portugaleteri irabazi baitzieten, 3-1 eta 2,5-1,5 emaitzarekin eta Zuri-Baltzak eta Abadiñok 2-2 berdindu zuten eta hori gutxi ezbazan SALek 3-1 galdu zuen Getxoren aurren. Beraz azken txandan ADCVillalbak bakarrik zeukan gure aurretik jartzeko aukera eta ikusirik Zuri-Baltzarekin jokatu behar zutela, aurten bai, gure txapelketa irabaziko genuen konfidantza geneukan eta horrela izan zen: ADCVillalbak 1-3 emaitzarekin galdu zuen, eta Zaldi Baltzak baita ere 1-3 galdu zuen SALekin. Azken txanda honetan erabaki ziren ohorezko gainontzeko postuak ere, sailkapenean ikusten denez seigarren postuan sailkatutako taldeak txapeldunordeak baino 2 puntu gutxiago bakarrik baititu. Hortaz, aurtengoan emozioa izan dogu nagusi azken txandararte San Balentin Berrio-Otxoa xake lehiaketan. Azken txandako emaitzak hauek izan dira: S.A.Logroñesa
3-1 Zaldi Baltza A A.D.Collado
Villalba 1-3 Zuri-Baltza Tolosa
2-2 Portugalete Abadiño 2-2 Zornotza
Zaldi Baltza A (Elorrio) taldeko jokalariak Asociación Deportiva Collado Villalba (Madrid) Zaldi Baltza A taldean ondorengoek jokatu zuten: Iñigo Axpe 8,5 puntu Alberto Sardon 10,5 puntu Eduardo Sardon 12,5 puntu Aitor Arabiotorre 9 puntu
Asociación Deportiva Collado Villalba taldean ondorengoek jokatu zuten: Daniel Martín Rueda 9,5 puntu Luis Blasco 8,5 puntu Dam Peinador 9,5 puntu Eduardo Vermencuze 9,5 puntu
Sociedad Ajedrecística Logroñesa taldean ondorengoek jokatu zuten: Diego Lorente 10 puntu Carlos García 6 puntu Erik Moya 8 puntu Francisco Ocon 12,5 puntu Aurten Errebonbilloa Elorrixon geratu da Laugarren postuan sailkatu den Zuri Baltza taldeko lehen mahaian jokatu duen Juan Manuel Salineroren lana ikaragarria izan da, jokatutako 14 partidatan 12 puntu eskuratu baititu. Lehen mahaian xakelari gogorrek jokatu baitzuten, esaterako Iñigo Axpe (Zaldi Baltza) 8,5 punturekin, Daniel Martin Rueda (ADCVillalba) 9,5 punturekin, Diego Lorente (SALogroñesa) 10 punturekin, Rodrigo Sarralde (Abadiño-Durango) 7,5 punturekin, Enrike Ayesta (Portugalete) 8,5 punturekin eta Javier Rodriguez Balzategi (Getxo) 9,5 punturekin. Era berean, aipatzekoak izan dira Abadiño-Durango taldeko bigarren mahaian jokatu zuen Alain Prietoren lana 13 puntu lortu baitzituen eta Portugaleteko laugarren mahaian jokatu zuen Roberto San Juanena 12,5 punturekin. Sailkapena: 1.- Zaldi Baltza A (Elorrio), 40.5 puntu 2.- A. D. Collado Villalba (Madrid), 37 3.- Soc. Ajedrecística Logroñesa, 36.5 4.- Zuri-Baltza (Bilbo), 36 5.- Abadiño-Durango, 35.5 6.- Portugalete, 35 7.- Getxo, 32 8.- Eibar, 27 9.- Zornotza, 26 10.- Amurrio, 24.5 11.- Castro Urdiales, 24 12.- Endroke (Arrigorriaga), 21.5 13.- Tolosa-Ibarra, 21 14.- Añorga (Donostia), 16 15.- Zaldi Baltza B (Elorrio), 7.5
Arratsalde guztian xake onarekin gozatu ahal izan zuten Elorrixoko plazara gerturatu ziren guztiek eta batez ere lehiaketa jokatu zuten xakezaleek. Arratsalde guztian kiroltasuna eta adiskidetasuna izan ziren nagusi, eta ihazko moduan ez zuen inork epailearen presentzia eskatu partidan zehar erreklamaziorik egiteko. Lehiaketa bukatu ondoren sari banaketa egin zen, ondorengo argazkietan ikusten denez lehen bost postuetan sailkatutako taldeek Mendraka Txakolina upategiak oparitutako Mendraka Txakolinaren hiru botilez osatutako pack bana jaso zuten. Horretaz gain, lehen hiru postuetan sailkatu ziren taldeek Ardobidez Arabako Errioxa liburu eta garaikur bana jaso zuten.
Lehiaketa ondoren lagunarteko afaria izan genuen GAZETAko LAGUNARTE KOFRADIAn, bertan Anderrek prestatu zigun afari ederrarekin gozatu genuen bertara urbildu ginen danok. Afari ederrarekin gustora geratu ziren dan-danak, eta guztiz asetuta baita. Hemenik ESKERRAK eman nahi dizkiogu ANDERri afaria ain ederto prestatzeagatik eta Perturri sukaldean eta mahaietan laguntzeagatik. ESKERRIK ASKO BIOI ! Hemen sakatuta dituzue erral-ek ataratako argazki guztiak. Eskerrik asko erral !
V. SAN
BALENTIN BERRIO-OTXOA uztailaren 8an ELORRIOn
Elorrioren 650. urtemugaren ospakizunen barruan
eta San Balentin Berrio-Otxoaren jaien barruan taldekako xake azkar
lehiaketa ospatuko da. Zaldi Baltza xake taldeak antolatu eta Elorrioko Udala, Mendraka Txakolina, Euskadiko Kutxa, Iturrizoro eta la Caixaren babesarekin. V. San Balentin Berrio-Otxoa taldekako xake azkar lehiaketa
datorren larunbatean, uztailaren 8an arratsaldeko lauretan hasitako
jokatuko da Elorrioko Gernikako Arbola plazan. Zaldi Baltza xake
taldeak gonbidatutako 16 talde federaturen partehartzea espero da. Talde
hauek Durangaldea (Elorrioko talde bi, Abadiño, Durango, Ermua eta
Zornotzako talde bana), Bizkaia, Gipuzkoa, Araba, Errioxa, Cantabria eta
Madriletik etorriko dira, talde hoien artean Errioxako txapelduna den SAL
taldea etorriko da Logroñotik (gainera errioxarrak dira 2005 urteko
edizioaren garaileak). Guzti hauen laguntzarekin lehiaketa bikaina izango
dogu, eta bertan kiroltasuna eta adiskidetasuna izango dira nagusi. Liga
formatuan jokatuko da, hau da, talde bakoitza beste guztiekin lehiatuko da
eta lehiaketa arratsaldeko zortziretan bukatuko dela aurreikusten dugu. Partidak bost minututara jokatuko dira, ikuslearentzako xake modalitate ikusgarriena delarik, imaginatu ezineko abiadurarekin 10 minututan partida bukatuta dagoelarik. Lehiaketaren ondoren lagunarteko afaria izango da Lagunarte kofradian, Elorrioko elkarteartea den Iturrizororen laguntzarekin. Ondoren saribanaketa izango da, eta bertan talde garaileari Errebonbilloaren itxura duen garaikurra emango zaio, Ardobidez Arabako Errioxa liburua eta Mendraka Txakolina elorriar upategiak oparitutako hiru botila txakoli dituen packarekin batera. Era berean, lehen bost postuetan sailkatu diren taldeei hiru botila Mendraka Txakoli dituen pack bana emango zaie Elorrioko Mendraka Txakolina upategiak oparituta. Partehartzea konfirmatu duten
taldeak hauek dira: Zuri-Baltza
(Bilbo)
|