II. SAN BALENTIN BERRIO-OTXOA
XAKE-PARTIDA AZKARREN LEHIAKETA
ELORRIO, 2003/VII/5


Atzera

Argazki gehiago
hemen



AURRERA




    Uztailaren 5ean, Elorrioko Udalaren babesarekin eta Elorrioko Merkatarien Elkartea, Iturrizoro eta Euskadiko Kutxaren laguntzarekin, Zaldi Baltza Elorrioko xake taldeak II. San Balentin Berrio-Otxoa xake-partida azkarren lehiaketa antolatu zuen.
     Lehiaketa arratsaldeko 16:30etan hasi zen, Gernikako Arbola plazan, eta Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, eta Errioxatik etorritako hamalau taldek hartu zuten parte, talde bakoitza lau jokalariz osatuta zegoelarik. Bost minutuko xake-partidak jokatu ziren, liga formatoan, hau da talde bakoitzak gainontzeko 13 taldeen aurka jokatu zuen: 13 txanda guztira.
     Partehartzaile guztien arteko adiskidetasuna eta kiroltasuna izan ziren nagusi.



Atzera



ATZERA







SAILKAPEN OROKORRA
01º Arlutz (Aretxabaleta)       45.5
02º Abadiño                           38.5
03º Zaldi Baltza Elorrio A      36.0
04º Eibar                                35.5
05º Larrasoloeta (Durango)    31.5
06º Sociedad Aj. Logroñesa    31.5
07º Zornotza                           26.5
08º Ermutarrak                       26.0
09º Arrasate                            24.0
10º Laudio                              19.0
11º Zubi Ondo (Elgoibar)        17.0
12º Jokin Erdozia (Lekeitio)    15.5
13º Zaldi Baltza Elorrio B        13.5
14º Berriotxoa                           3.5



SAILKAPENA pdf formatoan




    Aretxabaletako taldeak hasieratik abantaila hartzen hasi zan, eta lehiaketa aurrera joan ala, atxabaltarren abantaila handituz joan zan. Gainontzeko talde guztieetatik bakarra izan zen Aretxabaletakoen aurrean galdu ez zuena: Zornotza, euren arteko emaitza binako bardinketa izan zan.
     Ikusgarria Fran Migel-ek (
2003ko Euskadiko xake azkar txapelduna) Aretxabaletako taldearen lehen tableroan egindako saioa: ez zuen partida bakar bat ere galdu, eta 2 partida bakarrik berdindu zituen (Ieray Galtzagorri [10 puntu] Abadiño X.T.kidearekin eta Alberto Sardon[8 p.] elorriarrarekin). Aipatzekoa izan zen Durangoko lehen tableroan Rodrigo Sarraldek lan bikaina egin zuela, 10,5 puntu lortu zituelarik.
     Iñigo Axpe elorriarrak ere saio bikaina egin eban, Elorrio A taldeko bigarren mahaian jokatu eban eta partida bakarra galdu eban (Antonio Migel atxabaltarrakin hain zuzen be) ta gainontzeko 12 partidak irabazi ebazan: 12 puntu guztira.